Lizerratarrek oso presente izan zuten herriko zortzikoa larunbatean. Lizarragako Kontzejuak bideo sorpresa baten emanaldia iragarri zuen. Asko izan ziren kontzeju etxera hurbildu zirenak. Han 1994ko San Adrian festetako bideo bat ikusteko aukera izan zuten. Hartan lizerratarrak zortzikoa dantzan ikus zitezkeen. Emanaldia despedituta, plazara joan ziren lizerratarrak. Festetan musika taldeak jartzen diren tokiko baranda berritu du kontzejuak eta propio utzitako hutsune batean zortzikoa dantzatzen duten bi dantzari ageri diren plaka jarri zuten.
Kontzeju etxean bideo emanaldia ikustera elkartutako lizerratarrak. UTZITAKOA
Lizarragako Euskaraldia batzordeko kideek aukera baliatu zuten lizerratarrak animatzeko hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketan izena ematera. Guztia borobiltzeko otamen goxoa izan zen gerturatu ziren guztiendako.