Lizarragako Kontzejuak, plegu itxiko enkante publikoaren bidez baso aprobetxamendua saldu du. Lote bakarra zen salgai zegoena, Bargan kokatuta, eta pagoz osatutako 2.877,2 m3 egiten ditu. Hura eskuratzeko kontzejuak bi eskaintza jaso zituen eta 72.217 eurotan (BEZik gabe) Maderas Larreta SM enpresak eskuratu du. Bestalde, Lizarragako Kontzejuak jakinarazi du aurten etxeko surako 36 lote eskaera izan dituela.