egitaraua

Lizarragako San Adrian festak, lehenengoak

Guaixe 2025ko eka. 13a, 14:19

2024ko Lizarragako San Adrian festetan zortzikoa dantzatzen. ARTXIBOA

Ekainaren 14an eta 16ra, larunbatetik astelehenera, Lizarragako festak ospatuko dituzte, San Adrian egunaren harira. Larunbatean eginen dute mendiko ermitara errromeria. Ostiralean, festaurrean, Azi Iturri elkarteak ekimenak antolatu ditu ere. 

Ekainaren 16an San Adrian eguna izanen da, eta horren harira festak ospatuko dituzte Lizarragan, ekainaren 14tik 16ra: ekainaren 14an, larunbata, izanen da egun handia eta San Adrian ermitara igo eta bertan bazkalduko dute. Behin herrian zortzikoa dantzatuko dute, festetako ekimen garrantzitsuenetarikoa. Ostiralean Azi Iturri elkarteak bi ekimen antolatu ditu.

2025eko Lizarragako San Adrian festak

Ekainak 13 ostirala

19:00 Irati eta Ekhiñe Lumbrerasen kontzertua, Azi Iturri elkarteak antolatuta, elkartean.

00:30 – 03:30 A.M. Hours disko jartzaileak, Azi Ituri elkarteak antolatuta, elkartean.

Ekainak 14 larunbata

10:30 Ezkilen errepikarekin batera San Adrianera igoera.

13:00 Meza, mendian.

17:30 Kalejira.

18:30 Menditik jaitsiera.

19:00 Auzatea, alkatearen etxean.

19:00 – 21:00 DJ Misterekin tardeoa, Azi Iturri elkarteak antolatuta, elkartean.

20:00 Lizarragako zortziko dantza, plazan.

20:30 2024an jaiotakoei zapia ematea.
Biziraun taldearekin dantzaldia.

22:00 Herri afaria, frontoian.
Gauean, Biziraun taldearekin dantzaldia.

Ekainak 15 igandea

12:30 – 14:30 / 16:30 – 19:30 Puzagarriak eta jokoak, frontoian.

16:30 Mus txapelketa (8 euro bikotea), Azi Iturri elkarteak antolatuta, elkartean.

19:00 Auzatea, plazan.

19:30 Eingo taldea, plazan.

Ekainak 16 astelehena

San Adrian eguna

Goizean zezhar, Iñaki Bizkairekin kalejira.

11:00 Gosaria, herriko plazan.

13:00 Bermuteo.

18:00 Haurren pilota partiduak, frontoian.

19:00 Auzatea eta Joselu Anaiekin dantzaldia, plazan.

21:00 Herri afaria, plazan.

23:30 Joselu Anaiekin dantzaldia.