San Adriani eskainitako festak ekainaren 16an, San Adrian egunarekin, despeditu zituzten Lizarragan. Mendi gainean dagoen ermita izan zen topalekua larunbatean. Elizkizuna kalean egin zuten, eta ondoren bazkari ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Herrira bueltan, zortzikoa plazan dantzatu zuten eta herri bazkari batek eman zion segida. Atzokoa ere egun handia izan zuten goizetik giro ederra izan zen eta pilota partiden ondoren dantzaldia eta herri afaria izan ziren plazan.