Lizarragako San Migel kofradiak egun handia izan zuten hilaren 27an. Azi Iturri elkartean gosaltzeko hitzordua 10:00etan zuten jarrita. Ohikoa denez, plateretan ez zentripotarik eta axuri hankarik falta izan. Elkarrekin hizketan egon ziren 20 bat kofradeak, denak gizonezkoak, harik eta meza garai iritsi arte, 13:00ak. Herriaren hegoaldean dagoen ermitan atean auzatea eskainiko zuten elizkizunaren ondoren. Handik elkartera bueltatu eta bazkari ederraz gozatu zuten. Ondorengoa trikitilariak girotu zuen.
XVII. edo XVIII. mendekoa da kofradia. Eginda duten zerrenda bati segituz berritzen dituzte karguak. Aurten emanzalie Migel Lizarraga Lakuntza da, eta launzalie Txomin Agirre Elso. Azken hori heldu den urtean emanzalie izanen da. Kofradeek bazkariko gastua eta beste pixka bat gehiago ordaintzen dute. Horrekin diru poltsa osatzen dute, ermitan behar diren konponketak egiteko erabiltzen dena. Edo hildako kofradeen aldeko meza ateratzeko. Azaldu dutenez, "jende berririk ez da sartzen".
San Migel ermita egoera onean dago kofradiak 1999an konponketa lan handia egin ondoren. Mantentzeaz kofradia arduratzen da, baina garbiketaz zenbait familia arduratzen dira.