Festei dagoeneko klasikoa den tripoteuak eman zion hasiera. Ardi tripota eta ardo tragoak erakarrita makina bat jende joan zen, baita aldameneko herrietakoak ere. Tripotarik ez zen gelditu. Jan-edanak banatzen ziren bitartean Lizarraga Kantuzeko kideak kantari aritu diren. Ondoren, Azi Iturri Txokoa elkartean herri afaria izan zen, eta El Gran Ritxarsonen emanaldiak gaualdia luzatu zuen.
Lizarraga Kantuzen kalejirak alaitu zituen bazterrak larunbatean. Arratsaldeko puzgarriak, haur eta helduendako jokoak eta dantzaldiak jendea etxetik aterarazi zituen. Herri afarian 150 pertsona elkartu ziren eta giro ederrean majo bazkaldu zuten. Dantzaldiak luze iraun zuen. Igandeko mezaren ondoren 1945ean jaio eta aurten 80 urte bete dituzten kintoak omendu zituzten: Fernando Andueza, Jose Benito Senar eta Isabel Martin. Haurrendako emanaldiarekin eta mus txapelketa azkarrarekin osatu zen asteburuko egitaraua. Festak errematatzeko, Bargazpin jubilatuen bazkaria eginen da.