Haurrei zuzendutako tailerrak antolatu dituzte

Guaixe 2025eko abenduaren 16a

Haurra bizkargainean eramaten. ARTXIBOA

Izen ematea abenduaren 18an, asteazkenean, despedituko da.

Ergoienako Udalak antolatuta, haurrei zuzendutako bi tailer eginen dira Lizarragan abenduaren 21ean. Alde batetik, fluoresxenzia tailerra dago, 3 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa. 16:30etik 18:00etara izanen da. Bestetik, robotika tailerra izanen da, 6 eta 14 urte bitarteko haurrei zuzendutakoa, 18:00etatik 19:30era. Bi tailerrak euskaraz izanen dira eta bietan gehienez hogei haur onartuko dituzte. Tailerrak Lizarragako eskolak izan ziren eraikinean eginen dira. 

Izena emateko abenduaren 18ra arteko, asteazkenera arteko, epea dago. Horretarako Internet bidezko galdetegi laburra bete behar da (labur.eus/lyvlrnb5). Ergoienako Udalak jakinarazi duenez, izena emandakoen artean lehentasuna izanen dutela ibarrean erroldatutako haurrak.