Lizarragako portuko aparkalekua egokitu du gobernuak

Guaixe 2026ko ekainaren 17a

Aparkalekua ia beteta.

Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuak Lizarragako tunel ondoko aparkalekua berrantolatzeko eta hobetzeko lanak egin ditu.

Aurretik bazegoen ibilgailuendako aparkalekua, baina kaskailuzko zorua zuen eta euria egitean putzuak sortzen ziren. Gainera, euri urak erosioa eragiten zuen. Horretaz aparte, aurreko aparkalekuak ez zituen aparkatzeko plazak markatuta eta, horrekin batera, aparkalekuan barna mugitzeko modua ere ez zegoen zehaztuta.

Lanak egin ondoren, ibilgailuak uzteko tokietan sareta jarri dute, autobusen eta ezgaituen tokian salbu, batean asfaltoa eta bestean galtzadarriak baitaude. Aparkalekuaren barneko kaleak porlanezkoak dira. Euri ura bideratzeko errepide eta aparkalekuaren artean porlanezko ezponda egin da ere. Guztira autoendako 91 plaza daude, motorrendako 8, mugikortasuna murriztuta duten pertsonen ibilgailuendako hiru aparkaleku eta autobusendako hiru. Guztira 105 plaza dira.  

Lanak egiteagatik Excavaciones Fermin Oses SM enpresak 297.962,50 euro (BEZ barne) jaso ditu.  Lanak finantzatzeko departamentuak Europar Batasunaren Berreskuratze, eraldatze eta erresilientzia planaren finantziazioa izan du.