Lizerratarrek San Adrianen omenezko ospakizunak bukatu berri dituzte. Hiru festa egunek denetarako eman dute: mendian erromeria egiteko, herri afarietarako, zortzikoa dantzatzeko, bestelako doinuak dantzatzeko, auzatean elkartzeko eta, batez ere, lagun artean ederki pasatzeko. Festak ospatuz eman diote lizerratarrak udari ongi etorria. Hurrengo ospakizuna Arleze eguna izanen dute, agorrilaren 22an.