Bi istripu Lizarragako portuan

Guaixe

Motorra eramateko kamioian kargatzen. FORUZAINGOA

Errepidean zegoen gasolio orbanak eragin ditu ezbeharrak. 

Bi trafiko ezbehar jarraian izan dira Lizarragako portuko, NA-120 errepideko, 33. eta 34. kilometroetan lastailaren 26an, astelehena. Foruzaingoak jakinarazi duenez, gasolio orban handia zegoen asfaltoaren gainean, eta goizeko eguzkiaren erreberberazioak eragindako itsutasun handiarekin batera, gidarien erreakzio gaitasuna larriki zaildu du.


Istripua izandako autoa eta gasolio orbana. FORUZAINGOA

Arrisku faktore bikoitz horren ondorioz, auto batek kontrola galdu du eta farola baten aurka talka egin du, eta kalte materialak baino ez ditu eragin. Minutu batzuk geroago, motozikleta bat erori da puntu berean, zoru irristakorragatik. Motor gidariak Etxarri Aranazko osasun etxeko mediku eta erizainaren lehen arreta jaso du istripuaren tokian bertan, eta, ondoren, Nafarroako Unibertsitate Ospitalera anbulantzian eraman dute.

Foruzaingoko agenteek zirkulazioa bideratu dute bi puntuetan, eta errepideen mantentze lanetarako taldeen esku-hartzea eskatu dute, galtzada garbitzeko. 

Segurtasun gomendioak
Eguzkizaren erreberberazioari aurre egiteko foruzaingoak gogoratzu du goizeko lehen orduetan ikuspena eta galtzadako ustekabeen aurrean erantzuteko denbora nabarmen murrizten dela. Hortaz, gidariei hainbat gomendio ematen dizkie: Eguzkitako betaurreko homologatuak erabiltzea eta ibilgailuaren eguzkitakoa erabiltzea argiaren zuzeneko inpaktua arintzeko; abiadura murriztea eta aurreko ibilbgailuarekiko seguratasun distantzia handitzea, maniobra tarte handiagoa izateko; haizetakoa garbi eduki; argi laburrak piztea, eguzkia kontra dutela aurrez aurre zirkulatzen ari diren gidarien aurrean hobeto ikusteko, eta errepidearen bide marra horizontalei erreparatuta gidatzea.