Etxebizitza bat eraikitzeko baimena eman du gobernuak

Guaixe

Lizarragako frontoia. ARTXIBOA

Ergoienako hirigintza planaren aldaketak aurrera egin du.

Nafarroako Gobernuko Ingurumeneko zuzendari nagusiak Ergoieneko udal plana aldatzeko eskaera baten aldeko ingurumen txosten estrategikoa eman du. Frontoiaren ekialdean lurzati baten azpilurzatiak birsailkatzea eta bizitegi erabilerarako hiri lurzoru finkatugabea izatera pasatzeko eskatu zuen pertsona batek. Han familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko asmoa du. Ingurumen zuzendari nagusiak horren alde egin du.