Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
2005eko lastailaren 7a geroztik Villepinteko espetxean dagoen Alberto Garmendia Lakuntza isolamenduan, edo mitard-ean dago. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) jakitera eman duenez, Villepinteko espetxean dauden euskal presoek goiz eta arratsaldez patioan egoteko ordu bana dute. AAM-k jakinarazi duenez, "egun batetik bestera patio ordu bakoitzetik 15 minutu gutxitzen hasi zitzaizkien inolako azalpenik eman gabe". Presoek planto egin eta denbora tarte horretan patioan geldituz erantzun dute. Espetxe zuzendariarekin gertaeraz hitz egin eta arrazoia eman ziela azaldu du AAMk. Errepresioaren aurkako mugimenduak zabaldu duenez, aurreko ostegunean plantoa egin eta ziegara joan zirenean antidisturbioak sartu eta sei euskal presoak lurrera bota eta eskuburdinak jarri zizkieten ondoren isolamendura eramateko. 9 eguneko zigorra ezarri diete eta "txikiak, ilunak eta zikinak" diren ziegetan egon beharko dute. "Patioa berriz 5x5 neurriko ziega" dela jakinarazi du AAM-k.