Garmendia etxean

Guaixe 2010eko uztailaren 19a

Larunbatean gelditu zen aske Alberto Garmendia Lakuntza. Larunbat gauean bertan herrian ongi etorria egin zioten. Hala ere, jendetsuagoa izan zen igande arratsaldean Arbizuko plazan egin ziotena. Sakanako hainbat herrietako jendea bildu zen. Garmendiak jasotako elkartasuna eskertu zuen eta gainontzeko presoak izan zituen gogoan. Aurreskuaren ondoren, Amnistiaren aldeko mugimenduak berriki espetxeratu duten Anitz Eskisabel Barandiaran eta gainontzeko presoak gogoan izan zituen. Errepresioaren jomugan gazteak daudela nabarmendu zuten. Ezker abertzaleko kide batek azaldu zuenez, "ez gara Espainia, baina Euskal Herria izan gabe segitzen dugu. Borrokak egoera honetara ekarri gaitu". Ezker abertzalearen baitan izandako eztabaida gogora ekarri zuen eta baita beste enfrentamendu mota baten aldeko pausuak ematen hasiak zirela ere. "Jendea bildu eta independentziaren alde beste borroka eredu baten bidez jarraituko dugu. Borrokak eramanen gaitu herri librea izatera". Hala ere, horretarako modu magikorik ez dagoela azpimarratu zuen.Garmendia 2005eko lastailaren 3an atxilotu zuten Frantzian. Sei urteko espetxe zigorra jarri zioten gaizkile elkarteko kide, armaz legez kanpo izan eta dokumentuak faltsutzeagatik. Preso egon den bitartean Villepinte eta Fleury-Merogiseko espetxeetan egon da.