guaixe.eus

Kontzejuak Udalaren esku utzi du hirigintza lizentziak emateko eskumena

  Gizartea  Lizarragabengoa

Delegazioa ezeztagarria da eta Lizarragabengoako Kontzejuak edozein momentutan berreskuratu dezake.

Lizarragabengoko Kontzejuak apirilaren 24an egin zuen batzarrean erabaki zuen hirigintza lizentziak emateko eskumena Etxarri Aranazko Udalari delegatzea. Azken horrek garilaren 7ko udal bilkurak aho batez onartu zuen eskumen delegazioa. Onartutakoaren arabera, Etxarri Aranazko Udalak Lizarragabengoko Kontzejuko buruari helaraziko dizkio obra lizentzien eskaerak, jakinaren gainean izateko eta ekarpenak edo herriaren iritzia emateko. Legeak dioen bezala delegazioa ezeztagarria da, edozein momentutan Lizarragabengoko Kontzejuak atzera egiten ahal baitu.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa

Laguntzaileak