Kontzejuak hilerrirako bidea konponduko du

Lizarragabengoako Kontzejuak aurtengorako 7.444,07 euroko aurrekontua du. Joan den urteko eta aurtengo aurrekontuetako diru-sail bana hilerrirako bidea konpontzera bideratu du, 2.500 euro inguru. Aurrekontu horrekin herri erdigunetik 100 bat metrora dagoen hilerrira daraman bidea konponduko du kontzejuak.