Garmendiak segituko du

Altxorrotx hautagaitzako Jose Manuel Garmendi Lakuntza beste lau urtez Lizarragabengoako kontzeju burua izanen da. 34 lixarrengotarrek osatzen duten erroldatik 18k eman zuten botoa (%52,94). Haietatik 12k Garmendiaren aldeko botoa (%66,66) eman zuten. Bostek (%27,77) txuri bozkatu zuen eta boto bat baliogabea izan zen (%5,55).