Garai bateko ohiturak berreskuratzen

Guaixe 2017ko mai. 18a, 16:21

Urteak dira San Isidro eguna ospatzen ez zela Lizarragabengoan. Garai batean San Isidro jai eguna zen: goizean soroan edo aziendarekin lanean ibili ondoren lixarrengotarrek arratsaldean jai hartzen zuten. Orduko ohitura zen herri guztia alkatearen etxean elkartzea eta auzate batekin ospatzea. Aurten, garai batean bezala, auzatea egin dute. Bordatxo elkartean giro ederrean ospatu zen San Isidro Lizarragabengoan.

Argazkiak: Teresa Goikoetxea Arregi