Pazko usadio batzuk bazterrean izan ondoren, azken urteetan hutsik egin gabe lixarrengotarrak urte zahar egunean kantatzera atera ziren. Afaldu ondoren, urte berrian sartzearekin batera, samalda polita atera zen kantuan aritzera, nahiz eta aurrekoetan baino gutxiago izan. Gehiago edo gutxiago, etxe guztietan jaso zuten saria, baita elkartean ere, afariak baitzeuden.