Konponketa batzuk egiteko asmoz hasi eta lanak bi hilabetez luzatu zitzaizkien lixerrengotarrei, espero baino pittin bat gehiaxeago. Herriaren jabetza da eliza eta halako eraikina erortzen uztea ez zela egokia pentsatzen zutelako hasi ziren hura konpontzen. Lanak despedituta, Bordatxo elkarteak hartu zuen kaldor festa. 30 lagun elkartu ziren bazkaltzera 1997ko otsailaren 2an.