Hiru egun festari emanak

Guaixe 2022ko uztailaren 4a

San Pedro festak atzo despeditu zituzten Lizarragabengoan.

Ostiraletik igandera arte festa nagusi izan da Lizarragabengoan. Etxez etxeko errondak, japoniar bonbak, herri afariak eta Mariachi Imperialek eta Zangitu fanfarreak jarritako soinu bandak izan dira lizarrengotarrak eta bisitariak gozarazi dituztenak.