Bordatxo elkartea atzera ere lizarrengotarren bilgune bihurtu zen ostiralean. Euskaraldia dela eta, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa kolektiboan izena eman zuten hainbat herritarrek. Eta, jakina, horrekin batera, zegokien txapa jaso zuten. Egin beharrekoak despedituta, mahaiaren bueltan elkartu ziren, merendatu eta hizketan aritu ziren.