Euskarari kantari

Guaixe 2022ko abe. 13a, 09:31

Lizarrengotar mordo bat elkartu ziren Euskararen Egunean. UTZITAKOA

Lizerrengotarrak abenduaren 3an, euskararen egunean, kantatzera atera ziren kalera. 

Euskararen Nazioarteko Eguna da abenduaren 3a. Hori dela eta, hirugarren urtez, lizerrengotarrak elizako atean elkartu ziren eguerdian. Bildutako guztiak Oskorri taldearen Euskal Herrian Euskaraz kanta abestu zuten. Kantu bidez gure hizkuntzaren aldeko aldarrikapena egin eta Lizarragabengoa euskararen arnasgunea dela nabarmendu zuten. Majo kantatu ondoren, guztiendako auzatea izan zen.