Euskararen Nazioarteko Eguna zela eta, abenduaren 3an, hainbat lizerrengotar eguna ospatzera elkartu ziren. Elizako estalpean jarri zuten hitzordua eta Gabriel Arestik idatzi eta Urkok musikatu zuen Guk euskaraz, zuk zergatik ez kanta abestu zuten. Horren ondoren, gure hizkuntzaren egunean elkartu ziren guztiendako auzatea izan zen Bordatxo elkartean.