Lizarragabengoako emakumezkoek ere Martxoaren 8a ospatu zuten. Elizako estalpean kontzentrazioa egin zuten Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna zelako. Horren ondoren, elkartu ziren emakumezko guztiak Bordatxo elkartera joan ziren. Han merienda goxoaz gozatzeko aukera izan zuten.