Maiatzaren 15ean, San Isidro egunean, topaketa egin zuten lizarrengotarrek. Arratsaldeko zortzietan zuten hitzordua jarrita. Bordatxo elkarteak bere altzoan hartu zituen atzera ere, eta han auzateko jan-edanak dastatzen zituzten bitartean kontu kontari izan ziren.