Kantuz ospatu dute Euskararen Eguna

Guaixe 2024ko abe. 9a, 10:00

Abenduaren 3an lizerrengotarrek euskarari abestu zioten.

Eusko Ikaskuntzak abenduaren 3a Euskararen Nazioarteko Eguna izendatu zuela 75 urte bete dira aurten. Data seinalatu horretan hainbat lizerrengotar elizako estalpean elkartu zuten. Guztiek elkarrekin Gabriel Arestik idatzi eta Urkok musikatu zuen Guk euskaraz, zuk zergatik ez kanta abestu zuten. Euskararen aldeko eguneko Lizarragabengoako ekitaldiak Bordatxo elkartean despeditu ziren. Hara joandako guztiendako auzatea izan zen.