Lizarragabengoako erretegiko pareta batean Palestinaren aldeko murala dago asteburuaz geroztik. Festak baliatuta, lizerrengotarrek eta animatu zen bisitariren bat murala margotu zuten. Haren bidez Israel Gazan egiten ari den genozidioa salatu eta Palestinako herriari elkartasuna adierazi nahi izan diote.