Duela 25 urte...

Bertso afaria Lizarragabengoan

Guaixe 2026ko apirilaren 28a

Bertsolariak Bordatxo elkartean. ARTXIBOA

Elkartea bete zen.

Bordatxo elkartea leporaino bete zuten 50 bat pertsonak larunbat gauean, ia denak lizerrengotarrak ziren, nahiz eta senide edo kanpotarren bat ere egon. Afaria despeditzear zela hasi ziren bertsotan Iñaki Murua eta Millan Telleria. Bertso librean aritu ziren hasieran, ondoren Ramon Arratibelek, Rayok, jarritako gaien inguruan aritu ziren bertsotan. Arratibel bera izan zen bertso afaria goitik behera antolatu zuena.