Etxarri Aranazko Udalak Lizarragabengoan zolatze lanak egin ditu. Alde batetik, kontzeju etxe ondoko espaloiak berritu ditu. Horretaz aparte, elizaraino doan espaloia ere berritu du. Bestetik, bi kaletako zorua ere berritu du udalak. Lanak Lakita enpresak egin ditu eta horren truke 48.653,99 euro jaso ditu. Obra egiteko, Etxarri Aranazko Udalak Nafarroako Gobernuko Tokiko Inbertsioen Planetik 30.157,43 euroko dirulaguntza jaso du.