42 bikote Olaztiko XXXVI. San Migel pilota txapelketan lehian

Guaixe 2008ko maiatzaren 29a

Olaztiko San Migel elkarteak binakako XXXVI. San Migel pilota txapelketa antolatu du, lau kategorietan: lehen maila, bigarrena, hirugarrena eta afizionatuak. Txapelketa honek tradizio eta maila handia du, eta asteburuan abiatuko da, Olaztiko pilotalekuan.Guztira 42 bikotek hartuko dute parte txapelketan. Afizionatuetan 8 bikote lehiatuko dira, gehienak Nafarroatik, baina baita Arabatik, Gipuzkoatik eta Errioxatik etorriak. Izen ezagunak dira: Gorka-Cecilio, Ropon-Leunda, Jauregi-Ulzurrun, Garralde-Agirre, Saez-Otxotorena, Iturriotz-Linzoain, Mendiluze-Mendinueta eta Ollo-Beroiz.Lehen mailan 9 biko ariko dira, 3 multzotan banatuta; bigarrenean 13 bikote, 4 mailatan banatuta; eta hirugarrenean 12 bikote, 4 multzotan banatuta.Asteburu honetan ondoko lehiak izanen dira jokoan: *Ostiralean, maiatzaren 30ean, 21:00etan: Bigarren mailan: Pozueta-Aritz / Goiko-ArregiLehen mailan: Zornotza-San Vicente / Araña-Mayo Afizionatuetan: Gorka-Cecilio / Saez-Otxotorena*Larunbatean, maiatzaren 31n, 18:00etan: Hirugarren mailan: Busto-Ernesto / Jon-GoizederHirugarren mailan: Barandi I-II. / Barban-XesteroBigarren mailan: Katxo-Dani - Bizuete-Zubiria