Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Frontis enpresak antolatutako Masterra Logroñok hartuko du aurten. Aurten Frontiseko partidetan hobekien aritu diren 8 pilotarik jokatuko dute 4 t´erdian erabakik oden Masterra, tartean Jorge Nagore irurtzundarrak eta Jon Gorriti uhartearrak. Gainontzekoak Antxia, Bengoetxea VII., Mikel, Arretxe, Aritz Lasa eta Urdaniz izango dira.Asteburuan Masterreko final laurdenak jokatuko dira. Logroñoko Varea herrian ostiralean antolatutako jaialdian, Jon Gorriti Mikelen kontra ariko da. Igandean, Varean, Jorge Nagore eta Arretxeren kontrako lehia izanen da.