Gazte Asanbladak AHTren kontrako mani-festa deitu du

Guaixe 2007ko uztailaren 27a

Biharko mobilizazioarekin egitasmoa sustatzen duten erakunde eta alderdiei 3 eskaera eginen dizkiete. "AHT egitasmoa berehala gelditzea" da aurrena. Horrekin batera egitasmoak izenen dituen "ondorio ekologiko, sozial eta ekonomikoen inguruko informazio egiazko eta objektiboa zabaltzea". Eta, azkenik, "gure herriarentzat nahi dugun garraio, lurralde-antolaketa eta herri ereduaren inguruko eztabaida sozial sakonari bide ematea, zeinetan bai eragile sozial, sindikal eta politikoek, bai oro har herritar guztiek, parte hartuko duten".ArrazoiakOlaztiko Gazte Asanbladak ez du begi onez ikusten Aiadura Handiko Trenaren egitasmoa hainbat arrazoirengatik: "AHTk konponezinezko kaltea egingo dio Ama Lurrari; lurralde desorekak areagotuko ditu; AHT-k tren garraioa zerbitzu publiko eta unibertsala delako kontzeptua lurperatu egiten du; errentaren banaketaren eta gastu sozialaren murrizketa eragingo du; AHT-k ez ditu egungo trafiko eta garraio arazo larriak konponduko; prekarietate laborala areagotu eta deslokalizazio industriala erraztu egingo du eta, azkenik,  AHT gero eta desoreka ekologiko eta ezberdinkeria sozial handiagoak bultzatzen dituen eredu ekonomiko eta soziala indartuko du".Gazteak kexu azaldu ziren egitasmoa "inposatuta" delako, "inolako informazio eta parte hartzerik gabe eta kaltetutako herri eta eskualdeetako herritarren nahiz oro har biztanleria osoaren bizkar jorratzen ari baitira".