Presoak are gehiago bakartzen ari direla salatu du Etxerat-ek

Guaixe 2007ko urriaren 1a

Errepresaliatuen senideak biltzen dituen erakundeak ostiralean salatu zuen "bizi-baldintza gogorrenak ezartzen, beste euskal preso politikorik ez dagoen kartzela eta moduluetara bidaltzen ari dira gure senideak. Neurri horiek ondorio ezin larriagoa dakarte: heriotza. Atzeraezinezko ondorio fisiko eta psikiko larriak". Euskal presoen eskubideak defendatzeko erakundeak, eragileak eta herritarrak konpromisoa hartzea deitu zituzten, "presioak soilik mugiaraziko baititu estatuak gure eta gure senideen eskubideak errespetatzera". Jakin ahal izan dugunez, Irurtzunen 30 pertsona bildu ziren,  Arbizun 63, Etxarri Aranatzen 80 eta Altsasun 38,