Sokari tira egiteko dena prest

Guaixe 2007ko azaroaren 9a

Sakana Sokatira Taldeak Beti Gazte A eta B talde biekin eta Txantreakoarekin batera parte hartuko du emakumeen txapelketan. 390 kilotan jokatuko da lehia eta liga sistema erabiliko da. 3. jardunaldi jarraietan burutuko da txapelketa.  Emakumeekin batera gizonezkoen txapelketa jokatuko da, baina horretan ez da ordezkapen sakandarrik izanen eta hiru talde baino ez dira arituko lehian: Amaiur A eta B taldeak eta Txantrea.TaldeaSakana Sokatira Taldean zortzi bat tiralari ariko dira denboraldi honetan. Tiralariak hauexek dira: Naiara Mundiñano eta Izaskun Igoa etxarriarrak, Iraide Ongai eta Aitziber Biurrun iruindarrak, Aiora Barandiaran, Nagore Arruti eta Nerea eta Belen Lizarraga arbizuarrak. Azken bi horiek dira hain zuzen sokatira taldeko arduradunak. Aurkariak Nerea Lizarragak argitu digunez Beti Gazte A eta B talde lesakarrek bi urte daramatzate entrenatzen eta Euskadiko Txapelketarako ari dira prestatzen. Hori dela eta maila ona erakutsiko dutela aurreikusten da. Txantreako taldea berriz aurten hasi da helduen mailan lehian. Iaz ikastolako taldean kadete mailan aritu omen ziren jokoan, beraz gaztea da taldea. Sakandarrek oraindik ez dute ezagutzen azken talde hori goma gainean aurrez aurre. AsmoakAurtengo denboraldiko asmoez galdetuta Nerea Lizarragak Nafarroako seiko txapelketa horretan ahalik eta maila hoberena erakusteko nahia adierazi digu. Euskadiko txapelketetan taldeak ez du parte hartuko. Lehiaketa otsailean jokatuko ohi da eta taldeko tiralari asko ikasleak direnez azterketa garaian harrapatzen dituzte eta ez dute parte hartzerik izaten. Taldekide batzuk ikasketak Sakanatik kanpo egiten dituztenez entrenamendu serioak egiteko ere nahikoa traba dituzte. Hala, ostiralero biltzen dira guztiak. Asteaz, ibarrean daudenek astelehen eta asteazkenetan lan saioa egiten dute. Kanpoan ikasten dutenek, berriz, haien kabuz egiten dute prestaketa.