7 kirolari eta 2 klubAurten 18 urtez goragoko kirolari onenaren saria Jon Monreal altsasuarrak eta Maitane Txueka arbizuarrrak Susana Agerrere lizarragabengoatarrarekin batera jasoko dute. Monrealeak urte bikaina egin du taekwondoan eta Txueka eta Agerre beste batzuen artean Euskadiko trontza txapelketa irabazi dute. Sakanako kirol talde, elkarte eta partikularren proposamenak aztertu eta gero hartu du erabakia Sakanako Mankomunitateak. 18 urtez azpikoetan Urko Berdud 15 urteko triatletak eta 17 urteko Yanira Aristorena pala jokalariak jasoko dute kirolari onenaren saria. 35 urtetik gorakoen mailan, beteranotan, Etxarri Aranazko Tomas Mauleon atleta izendatu dute onena. Emakumeen artean berriz, Loli Mendoza atletaren lana saritu dute. Kirol taldeari dagokionez, club Dantzaleku Sakana aukeratu dute talde onena. Taldeari azken bi hamarkadetan egindako lanari errekonozimendua da eta sarien epai mahaiak oso kontuan hartu du sortu berri duten mendi sekzioa. Euskara gehien bultzatu duen taldea gimnasia erritmikako Iskiza taldea dela erabaki dute. Bukatzeko, bi aipamen berezi egin dira aurten. Lehena Pello Bergarak kirola 34 urtetan sustatzeagatik jaso du eta bestea, Remedios Gartziandia etxarriarrak, Aralar Txirrindulari Taldeakn eginiko lanagatik.