Atzoko jaialditan pilotari sakandarrek galdu

Guaixe 2007ko abenduaren 26a

Pilotari bizkaitarrak ez zion Gorritiri inongo aukerarik eman eta markagailuak adierazi bezala ezer gutxi egin izan zuen pilotari sakandarrak. Bigarren neurketan aurreikuspenen kontra, Arretxe beteranoak Aritz Lasa irabazi zuen. Lehen jokoa Lasarentzat izan zen, 2.a Arretxerentzat eta 3.a ere berarentzat izan zen (6-10, 10-7 eta 5-2). Eibarren etxarriarrakEra berean atzo Eibarreko Astelena pilotalekuan pilota festa izan zen. Lehen neurketa Del Rey-Eulate 22, Olazabal - Zubieta 13 amaitu zen. Bigarrenean Titin III.a-Nalda III 22 - Capallan-Lasa III 17 markagailua eman zen. Pilotalekuan bildutako zaleak pozik irten ziren atzo pilotalekutik, jokalariek ikuskizuna eskaini baitzuten. Eta horien artean, Lasaren lana azpimarratu da. Etxarrikoa bikain aritu zen. Ez bakarrik defentsan, urdinak markagailua estutzeko egindako azken ahaleginean, aho zabal utzi zituen ikusleak.