Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Baina horiek ez dira eginen eta aurrekontua 537.988,51 eurotik 384.381,1era jaitsi da. Portuko kaleko egitasmotik, berriz, beheko aldean egitekoa zen espaloi bat eta iturri bat desagertu dira. Horrek lanak 24.000 euro pasatan merkatu eta 247.120,07an utzi du. Erlijio-eraikinezOlatzagutiako Udalak bat egin du "erlijio-eraikinen eta beste jabetza batzuen izaera publikoa" defendatzeko proposamenarekin. Olatzagutiarekin batera, dagoeneko, Sakanako beste bost udalek ere erabaki bera hartu dute: Arakil, Irurtzun, Arbizu, Etxarri Aranatz eta Altsasu. Hala eman du aditzera Nafarroako Ondarearen Defentsarako plataformak. Herrialde guztian 55 udalek bat egin du eskakizun horrekin eta plataformatik jakinarazi dutenez, "oraindik hainbatek gaia plenoan ez dute tratatu". Bestalde, bilkura berean aurtengo tasei KPIaren pareko igoera gehitzea erabaki zuen udalak.