Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
BiografiaGitarra-jole iruindarra Joaquin Maya Kontserbatorioan hasi zituen gitarra ikasketak eta Pablo Sarasate Goi-Kontserbatorioan despeditu zituen. Ikasturte guztietan ohorezko matrikula lortu zuen, gradu ertainaren akaberako ohorezko saria eskuratu zuen, baita goi-gradukoa ere. Aldi berean, Nafarroako Unibertsitate Publikoan (NUP) musika magistergoa ikasi zuen. Unibertsitatean espediente onena izateagatik 2003an Florencio Ansoleaga saria jaso zuen. Urte hartan bertan Hezkuntza Departamentuko irakasle oposizioak gainditu zituen. Pablo Sarasate Goi Kontserbatorioko eta NUPeko irakasle den Marcos Andres musikologoaren 5 Piezas para Guitarra obra mustu zuen 2003an Eduardo Zudairek. Hurrengo urtean, Pablo Sarasate Gazte Orkestrarekin elkarlanean, Burlatako Auditorioaren mustutze programan parte hartu zuen, baita Calahorrako Gazte Orkestren XV. Jaialdian. Bietan Heitor Villa-Lobosen Gitarra eta Orkestrarako kontzertua jo zuen. 2004tik aurrera 10 soketako gitarrak musika barrokoari orokorrean eta, bereziki, Bachenari egin diezazkiokeen ekarpenak ikertzen hasi zen. Gaur egun Eduardo Zudaire musika irakaslea da Zudaireko eskola publikoan eta irakasle lanak kontzertuekin tartekatzen ditu. Nafarroako hainbat herritan jo du, baita inguruko probintzietako hirietan ere. Horretaz gain, Kontrapuntua eta Fuga ikasten ari da Pedro de Felipe irakaslearekin eta, aldi berean, Logroñoko Unibertsitatean musikaren historia eta zientziak ikasketak egiten ari da. EgitarauaEduardo Zudairek honako errepertorioa interpetatuko du: Dos piezas para laúd, J. S. Bach (1685-1750); Preludio BWV 999 (1717-23); Sarabande (2. zenbakidun Suitekoa, BWV 997) (1741); Fantasía nº 7 (1610), John Dowland (1563-1626); Asturias (1886), I. Albéniz (1860-1909); Chôro da Saudade (1929), A. Barrios (1885-1944), Invocación y Danza (Homenaje a Falla) (1962), J. Rodrigo (1901-1999) eta One time swing (1985), D. Qualey (1947).Bestalde, berriki, Olatzagutiako Udaleko kultura sailak blog bat jarri du martxan. http://olaztikultura.wordpress.com helbidean emanaldien berri ematen da.