Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olatzagutiako Akinorruti industrialdean dagoen enpresak haize errotendako zutabeak egiten ditu. Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, langilea zutabe baten margotze eta lehortze prozesua despeditzen ari zenean 4 metroko diametroa duen brida bat gainera erori zaio. Zaurituak hainbat traumatismo ditu, haietako bat buruan. Ezbeharraren tokira suhiltzaileak, medikua, erizaina eta anbulantzia joan dira. Iruñetik anbulantzia medikalizatua atera da eta zauritua ibilgailuz Altsasun aldatu dute. Foruzaingoa eta atestatu taldea ere lantegian izan dira.