2 alkate ohiri jarritako kargu publikoetarako ezgaikuntza-zigorra berretsi du epaitegiak

Guaixe 2008ko urtarrilaren 29a

Epaiak Jose Manuel Armendariz Catalan eta Luis Alberto Besga Valtierra "tokiko, autonomiako edo estatuko administrazioetan enplegu edo ordezkaritzako kargu publikorako 2 urteko desgaikuntza berezira" zigortu ditu, "hiritar-eskubideen kontrako delitua" egitea egotzita. GertakariakEpaituak izan ziren gertakariak Jose Manuel eta Luis Alberto Olatzagutiako alkate zirenean gertatu ziren. Biak ere ezker abertzaleko zerrendekin iritsi ziren alkatetzara eta oposizioan Candidatura Independiente de Olazti (CIO) zegoen. Epaian jasotzen denez "oposizio lana egoki egiteko CIO-ko zinegotziek maiz eskatzen zioten Olaztiko Udalari dokumentazioa, zertifikazioak, txostenak eta informazioa. Denbora pasa ahala haien eskaeren erantzuna jasotzeko gero eta zailtasun gehiago opatu zituzten. Oposizio politikoa biziagoa egin zenean egoera okertu zen". Epailearen arabera "dokumentazioa ukatzeko sistema artikulatu zen (...) oposizioaren jarduna zailtzen zuena". Epaiak gogora ekarri ditu CIO-k Nafarroako Administrazio Epaitegiak jarritako gora jotzeko hainbat errekurtso eta epaitegi haren epaiak. Udal agintarien defentsaren argudioak atzera bota zituzten zigor-arloko epaitegiak eta auzitegiak. Epaileendako "udal zerbitzuen jarduera gelditzeko arriskua" ez zen egon. Defentsak argudiatu zuen zenbaitetan "udalak ez zituela datuak eta, beraz, haiek lortzeko lanketa" egin behar zela. Beste arrazoi batzuk ere ez dira kontuan hartu, eta orduan oposizioan zegoen CIO-ri eman diote arrazoia.