Larunbatean Stein omenduko dute

Guaixe 2008ko otsailaren 15a

Aurten 24 urte bete dira GALek Angel Gurmindo, Stein, hil zuela. Olaztiarrarekin batera Bixente Perurena hil zuten 1984ko otsailaren 8an. Gertaera hura gogoan, Olatzagutian ekitaldiak antolatu dituzte larunbaterako. Eguerdian omenaldia eginen diote Angel Gurmindori Otsoportillon, han zabaldu baitzituzten haren errautsak. Otsoportillora oinez igo nahi duten guztiek hitzordua 10:00etan dute, Intsumisio plazan. Eguraldiak lagunduko ez balu Olatzagutiako plazara aldatuko lukete ekitaldia.