Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
25 ordutan informatika hastapena, internet eta posta elektronikoari buruzko argibideak jasoko dituzte. Olatzagutiako Udalak utzitako informatika gelan ari dira ikastaroak egiten. Ikastaroa Cederna-Garalurrek antolatu du ikastaroak, Nafarroako Gobernuak teknologia berrietara hurbiltzeko sustatu duen programaren barruan. Garalurretik adierazi dutenez "udalen laguntza oso garrantzitsua da halako ikastaroak herrietan egin ahal izateko. Laguntza horren bitartez interneterako lotura duten egoitzak uzten dizkigute eta guk ikastaroak eman ditzakegu".