Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Larunbatean animazio berezia zegoen Kamiogaina elkartearen egoitzan. Gizonek telebistako pilota partida adi-adi jarraitzen zuten bitartean, beste mahai batzuetan emakume eta gizonak partxisean eta bestelako mahai jokoetan ari ziren. Ondoko gelan, ordea, Javier Barbarin (Nafarroako Pastelgileen Gremioko presidentea), Eduardo Lopez de Sosoaga (Altsasuko Bianako printzea gozogintza eskolako pastelgile kolaboratzailea), Ester Lanchares (aipatu eskolako zuzendaria) eta Jesus Lanz altsasuarra lanean ari ziren, epaile lanetan. Parte-hartzaileakAngelines Trabancak, Ines Perianesek, Bernarda Velascok, Floren Gradosek, Clarita Lopezek, Begoña Gastaminzak, Ana Herrerok, Mª Dolores Martínezek, Mª Angeles Aguirrek, Margari Pagolak eta Juana Mª Perezek lehiaketara aurkeztutako 11 tartak dastatu zituen epai-mahaiak. Ondoren elkartean bildu ziren guztiek dastatu zituzten tartak eta zintzurra bustitzeko aukera ere izan zuten. Halako lehiaketa batean estreinakoz parte hartu zuen Angelines Trabancak lortu zuen aurreneko saria eta etxera baxera bat eraman zuen. 2. Floren Grados eta bere bizkotxo tarta izan ziren eta horregatik sukaldeko plantxa eskuratu zuen. Podiuma lehiaketara krema-besoa aurkeztu zuen Ana Herrerok osatu zuen. Berak laberako ontzien jokoa eskuratu zuen. Parte-hartzaile guztiek oroigarri gisa dekoraziorako koilara handi bana eta gastuak estaltzeko seina euro jaso zituzten. ErrezetaAngelines Trabancari sagar bizkotxo batek eman zion aurreneko saria. Emakumea pozik zegoen sariarekin. Tarta egiteko, esan zigunez, beharrezko osagaiak honakoak dira bizkotxoa egiteko: jogurt natural bat, jogurtaren ontzia neurri gisa hartuta 3 irin pote, ekilore olio pote bat eta 3 arrautza. Krema egiteko: 4 gorringo, maizena irina. Horretaz gain, erreineta sagarrak eta koñak txorrotada txiki bat zuen mermelada erabili zituen. Oreak behar bezala prestatu ondoren labean 180 gradutan jarri eta 20 minutuz izan zuen.