Kamioiak harrapatuta hil da emakumea

Guaixe 2008ko otsailaren 28a

10 bat metro ere ez omen ziren mugitu. Dirudienez, langileek ez zuten ezer ikusi eta ohartu zirenerako istripua izan zen. Lekukoak ere ezin izan dute azaldu nola jazo zen ezbeharra. Nafarroako Gobernuak azaldutakoaren arabera, kamioiak emakumea bulkatu eta lurrera bota zuen eta gero harrapatu egin zuen. Ezbeharraren lekura medikua eta erizaina joan ziren, baita anbulantzia ere. Zaurien larritasunagatik Nafarroako ospitalera eraman zuten emakumea eta arratsaldean han hil zen. A.G.L.ren aldeko hileta elizkizunak gaur arratsaldean egin ziren Olatzagutian. Bitartean Foruzaingoa gertakaria ikertzen ari da. Foruzaingoko trafiko eta atestatuetako patruila bana joan ziren asteazkenean ezbeharraren jazo zen tokira, ezbeharra ikertzera.