Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Pako Aldasoro, Mentxu Guajardo Olmedillo eta Patxi Aldasoro Guajardo dira harategian lanean aritzen direnak. Haien ahaleginak izan du aurretik aitortza: Donostian, Santo Tomas eguneko lehiaketa bitan irabazi du eta beste bitan bigarren bukatu du. Nafarroako txapelketa irabazia da. Sakanako txapelketako 3. saria eta Ordiziako lehiaketako 4. saria ere etxean ongi gordetzen dute. Gainera, Haiekin batera dute Bilboko txorizo lehorren txapelketan finalista gelditu izan da. Domekan, Iruñean jasotako saria Pako harategiari txistor ekoizle onaren itzala handitzeko balioko dio. Domekan Iruñeko Harakinen txokoan jokatutakoa Nafarroako txistorraren txapelketaren hirugarren edizioa izan zen, aurreko biak Altsasun jokatu baitziren. Txapelketarekin antolatzaileek txistorra promozionatu eta bere kalitate gorena ziurtatu nahi dute. Dirudienez gremioaren asmoa da txistorrarendako Izendapen Geografiko Babestua lortzea eta horretarako lanean ari da.