Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Domekan banatu ziren 16 dominetatik 7 urrezkoak izan ziren. 50 alditan odola emateagatik oroigarria jaso zutenak izan ziren: Encarnacion Arrese Ezquer, Alejandro Askagorta Aguirre, Ramon Calvo Etxarri, Valentín Madinabeitia Valencia, Fco. Javier Ollo Granados, Juana M. Perez Goikoetxea eta Miguel Angel Saez Etxarri.Horietaz gain, 25 alditan odola eman duten 9 olaztiarrek zilarrezko domina bana jaso zuten, honakoak: Paco Aldasoro Sarasua, Maria Arana Fernandez, Jose Maria Arguelles Otxoa, Emilio Bujanda Ondarra, Javier Gil Gastaminza, Pedro Maria Gonzalez Agirre, Maria Jose Lopez Ruiz De Azua, Oscar Pinto Ondarra eta Jose Miguel Razkin Iribarren.Olatzagutiako odol emaileen festan Adonako 2. presidente-ordea den Rafael Unzue Gaztelu eta zuzendaritzan bokala den Patxi Ramirez de Alda izan ziren. Haiekin batera, Etxarri Aranazko, Olatzagutiako eta Ziordiko delegatuak izan ziren. Jakitera eman zutenez iaz 81 olaztiarrek eman zuten odola, guztira 121 odol emate egin zituzten.