Eliz inguruan eta Portuko kalean ez da lanik eginen

Guaixe 2008ko martxoaren 5a

Jakina denez, Olatzagutiako Udalak ilbeltzean bi lan egitasmo horietan hainbat aldaketa egitea erabaki zuen. Neurri hori hartzeko arrazoia izan zen udalak bere osotasunean ordaindu behar zituela lan haiek, inolako laguntzarik gabe, eta gauzatu diren beste herri lan batzuengatik udalak nahikoa diru ez zuela. Olatzagutiako Udalaren asmoa orain eliza inguruko eta Portuko kaleko sareak eta zola berritzeko lanak Nafarroako Gobernuaren lau urteko planeko diru-laguntza deialdira aurkeztea da.012 telefonoaOlatzagutiak azken bilkuran erabaki zuen 012 Infolocal telefono bidezko arreta zerbitzurekin bat egitea. 012 telefonoa herritarrei informazioa emateko sistema bat da. Udalak eta Toki Administrazio Departamentuarekin hitzarmena sinatu eta gero, olaztiarrek udaleko hainbat tramite telefono bidez egiteko aukera izanen dute, esaterako: udaleko kontuei buruzko informazioa jaso, udaleko tramiteak egin (errolda, katastro... eskariak), udal ikastaro eta eskaintzetan izena eman, udal ekitaldietarako sarrerak erosi eta beste. Altsasurekin eta Lakuntzarekin batera Olatzagutia izanen da zerbitzu hori eskaintzen duen Sakanako 3. udala. BestelakoakOstiralean Olatzagutiako Udalak erabaki zuen bere bilkuren eguna hileko azken ostegunetan egitea. Horretaz gain, udalak Cederna-Garalurrek aurkeztutako idatzia onartu zuen. Haren bidez, eskualdeak hurrengo 5 urteetarako diru laguntzak jasotzen interesa duela adierazi du udalak.