Frantziako erregearen arazoak

Guaixe 2008ko martxoaren 7a

Nondik norakoakAntzezlana XVIII. mendeko Frantzian kokatua da. Luis XVI. erregeak ez du lortzen semerik izatea, bere "zetroa" behar bezala ez baitabil. Profezia batek adierazi du epe laburrean erreginak ez badu oinordekorik erditzen lurraren barrenetik sortutako dragoi batek nazioa suntsituko duela. Hori ekiditeko gortesau guztietan ezagunena dena, Madame Flora, jauregira joateko deituko dute. Egiteko bat jarriko diote Florari: erregearen "zetroa" piztuko duen estimulua bilatu beharra du herrialde guztian barna. Emakume hura opatu ondoren erregearengana eraman beharra du. Baina ez da erraza izanen itzalean etsaiak baitaude.Flora da antzezlan humoretsu honetako protagonista. Bere burua "gortesau eta ama unibertsaltzat" du eta "emakumeen elkartasunaren alde egiten du". Antzezlanak hainbatetan emakumeen eskubideen defentsa egiten du. Horregatik, halako data seinalatuetan antzeztu izan da.