Ziordia Sporten erronka berria, Espainiako Txapelketa

Guaixe 2008ko martxoaren 13a

Ziordia Sport taldeko Iban Lopez eta Javier Goikoetxea buru belarri murgildu dira azken egitasmoa prestatzen. Azken urtetan Nafarroako eta Euskal Herriko txapelketetan lehiatu ondoren, erronka berria dute olaztiarrek: Espainiako Rallye Txapelketan jokatuko den promozioko Suzuki Swift kopan parte hartzea.Suzuki Swift Kopa Beste herrialdeetako ereduak jarraiki, Suzuki Iberikak antolatu du promozio kopa honen lehen edizioa, Espainiako Automobilismo Federazioaren oniritziarekin. Rallycar arduratuko da txapelketa kudeatzeaz. Parte hartzaile guztiek kotxe berdina erabiliko dute, Suzuki Swift markakoa. Beraz, gidariaren abilezia eta estratejiaren baitan egonen da garaipena.Gehienez ere 20 parte hartzaile onetsi dira. Parte hartzaileek Espainiako Txapelketarako puntuagarriak diren 11 probetako 7tan parte hartu beharko dute, eta horietan lortutako 6 postu onenak hartuko dira kontuan.Iban Lopezek jakinarazi digunez, maiatzaren 17 eta 18an izanen dute lehen proba, Kantabria infinita rallyean. Gainerako rallyen artean ondorengoak aukeratu dituzte: Ourenseko rallyea (ekainaren 21 eta 22an), Ferrolgoa (abuztuaren 9 eta 10ean), Asturiasko printzerrikoa (irailaren 13 eta 14an), Sierra Morenakoa, Costa Bravakoa (azaroaren 8 eta 9an) eta Madrileko Shalymar rallyea (azaroaren 22 eta 23an). Beraz, urte guztirako lana du olaztiko bikoteak.Rallye bakoitzean 18.600 € banatuko dira saritan lehen 10en artean. Denboraldi amaieran berriz, 33.000 €-ko saria jasoko dute lehen hirurek.Aurrekontua Maiatzean etorriko da lehen rallya, baina horien aurretik, Ziordia Sport taldeak badu nahiko buruhauste: "80.000 €-ko aurrekontua behar izanen dugula aurreikusten dugu" adierazi digu Iban Lopezek "autoa da lehen gastu handia. Kanpotik ekarri behar digute, lasterketetarako prest. Baina proba bakoitzean ere gastu handiak izanen ditugu".Dagoeneko hasi dira diru-iturri bila, Sakanako enpresa eta udaletan. "Laguntzen digutenek Nafarroako Gobernuko laguntza fiskalak jasoko dituzte" eman digu jakitera Ibanek.Dirua lortzeko ekitaldiak ere antolatu dituzte: hitzaldiak (bide-hezkuntza), bideo emanaldiak, zozketak... Bono laguntzak aterako dituztela ere aditzera eman du Ibanek. Izan ere, "txiki edo handi, diru laguntza guztiak izanen dira ongi etorriak". Laster web orri bat jarriko dute, egitasmoaren berri emateko.