Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Olaztiko Santa Ana elkarteak eta Olaztiko Udalak emakume eta gizonendako frontenis txapelketa antolatu dute. Bi asteburuko iraupena izanen du txapelketak: apirilaren 12an hasi eta apirilaren 20ra arte. Hilaren 12, 13 eta 19an kanporaketak izanen dituzte jokoan, eta, txapelketari amaiera emateko, apirilaren 20an gizon eta emakumeen finalak jokatuko dira. Olaztiko pilotalekuak hartuko dira partiduak.Bikote bakoitzak 12 € ordaindu beharko ditu parte hartu ahal izateko. 661 613 982 edo 689 843 658 telefonoan eman daiteke izena, apirilaren 8ra arte.Iazko esperientzia kontuan hartuta, txapelketa arrakastatsua espero dute antolatzaileek eta plaza kopurua handitzea ere pentsatzen ari dira. Antolatzaileek zenbait establezimendu eta erakunderen laguntza izan dute txapelketa antolatzeko.